Egileak
Tolosa Ibilbidea
Rikardo UgarteJorge Oteiza
Tomas Hernandez Mendizabal
Eduardo Chillida
Koldobika Jauregi
Nestor Basterretxea
Jose Ramon Anda
Bilbo Ibilbidea
Jose ZugastiVicente Larrea
Eduardo Chillida
Markus Lüpertz
Louise Bourgeois
Jeff Koons
Salvador Dalí
William Tucker
Casto Solano
Ulrich Rückriem
Angel Garraza
Gasteiz Ibilbidea
Juan José EguizábalAgustin Ibarrola
Eduardo Chillida
Casto Solano
Miquel Navarro
Jorge Oteiza
Donostia Ibilbidea
Jorge OteizaEduardo Chillida
Remigio Mendiburu
Nestor Basterretxea
Jose Ramon Anda
Gernika Ibilbidea
Agustin IbarrolaHenry Moore
Eduardo Chillida
Jorge Oteiza
1908an Orion (Gipuzkoa) jaio zen. Euskal artisten artean eskultore, idazle eta pentsalari garrantzitsuenetakoa izan da.
Formazioa: 1927an Madrilera joan zen eta Medikuntzako ikasketak egin zituen. Baina hirugarren mailan ari zela, utzi egin zuen eta Arte eta Ofizio Eskolan hasi; han ere denbora gutxi iraun zuen.
1935ean Ameriketara joan zen Balenciaga margolariarekin, eta han pasatako ia 15 urteek eskultore handia moldatu zuten. Sormen artistikoarekin lotutako urteak izan ziren haiek, eta kubismoa, konstruktibismoa eta abangoardiako beste mugimendu batzuetan ibili zen. 1941ean Buenos Aires-eko Escuela Nacional de Ceramica-n irakasle izan zen. Urte haietan Argentina, Txile eta Bogotan erakusketak, hitzaldiak, ikerketak eta proiektu ugari egin ondoren, 1948an Euskal Herrira itzuli zen.
Euskal Eskolaren sortzailea (1966) eta Euskal Estetika Modernoaren ideiaren asmatzailea. Oteizaren esanetan, “arte lan baten balioa ez dago objektuan (eskulturan, alegia), esplikazioan baizik, arteak pentsarazteko balio du”. Ikertzaileek laborategietan lan egiten duten jarrera berberarekin lan egiten du Oteizak bere tailerrean, klarionak, alanbreak, kartoiak… erabiliz. Espazioa aztertzen urte asko pasa zituen eta, hainbat saiakera egin ondoren, maketa pila eginda utzi zizkigun. Haren lan oparoa Altzuzan (Nafarroa) kokatuta dagoen Oteiza museoan ikus dezakezue. 2003an hil zen, 95 urterekin.
Obra publikoari dagokionez, hainbat eskultura ditu jarrita, batez ere Euskal Herrian; beharbada interesgarrienak Arantzazuko basilikako fatxadako eskulturak (1969), Atauts (1994) eta Eraikin hutsa izan daitezke.
Egun, haren lana nazioartean errekonozituta dago eta sari ugari jaso zituen; besteak beste, 1957an Eskulturaren Nazioarteko Lehen Saria Sao Pauloko IV. Bienalean, Brasilen; 1988an, Susana Solanorekin Veneziako XLIII. Bienalean parte hartu zuen; 1985ean, Kultura Ministerioak Arte Ederren Domina eman zion, eta 1988an “Arteen Asturiasko Printzea” saria eman zitzaion.
Eskulturak
|
|
|
|