FORMA BEGIRADAN

Louise Bourgeois


Louise Bourgeois, Paris, 1911. Frantziar jatorriko eskultore estatubatuarra. Louise Bourgeoisen lana ez zen aintzat hartu laurogeiko hamarkada arte; harrezkeroztik, aldiz, XX. mendeko nabarmen eta esanguratsuenetakotzat jo izan da haren lana. 1935ean, Geometrian eta Matematikan lizentziatu zen Sorbonan, berak dioenez, bere bizitzari logika aurkitu nahian. Geroago, Arte Ederren Akademian eta Ecole du Louvren ikasi zuen, eta bitartean Atelier Bissiere, Académie Julian, Grande Chaumière eta Fernand Leger-en tailerrera ere joaten zen. 1938an, New Yorkera lekutu zen senarrarekin, Robert Goldwater arte-irakaslearekin. Han Art Students League-n jarraitu zuen formatzen, eta 1949an, erabaki zuen eskulturari osoro ematea.
Louise Bourgeoisen lehen lanek surrealismoaren nolabaiteko eragina salatzen dute. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, bere lanak kutsu autobiografikoa hartu eta egilearen egoera eta emozio psikikoak islatzen zituen. 40 eta 50eko hamarkadetan espresionismo abstraktuaren zirkuluetara hurbildu zen, eta 60ko hamarkadan abstrakzio eszentrikorantz jo zuen. 90ekoetan, geroko horizonte artistikoa egituratuko zuen fisikoaren eta gorputzaren interesaren gorakadaren aitzindari izan zen.
Hartaz, haren lana, gero eta maizago instalazioak egitearen aldekoa, sinboloz betea dago. 2003an, Jerusalemeko Arteen Wolf Fundazioaren saria eman zitzaion.
Nazioarteko museo eta bilduma ospetsuenetan aurki daiteke haren lana; hona, nabarmenenak:
Guggenheim Museum eta Metropolitan Museum of Art, New York
National Gallery of Art, Washington D.C.
National Gallery of Australia, Canberra
National Museum of Women in the Arts, Washington D.C.
Albright-Knox Art Gallery, Buffalo, New York
Cleveland Museum of Art, Ohio
Corcoran Gallery of Art, Washington D.C.
Dia:Beacon, Beacon, New York
Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Washington D.C.
Sweet Briar College Art Gallery, Virginia
Tate Gallery, Londres; University Art Museum, Albany, New York
Walker Art Center, Minnesota; Whitney Museum of American Art, New York.


Eskulturak

Izenburua Ama 
Lekua Bilbo
Guggenheim Bilbo Museoa, Nerbioi ibaiaren ondoan. 
Materiala Brontzea, altzairua eta marmola. 
Neurriak 1.000 cm 
Inaugurazioa 2001ean 
Sustatzailea Guggenheim