FORMA BEGIRADAN

Koldobika Jauregi


Koldobika Jauregi 1959an jaio zen, Alkizan, Gipuzkoan. Belaunaldi berrien artean artistarik osoenetakoa eta berebiziko erreferentea da. Batik bat eskultura arloan da ezaguna; figurazioaren eta espresionismoaren arteko joera jorratu du bere arte-ibilbidean, baina, betiere, saiakera poetikoen espresionismo nabarmenarekin.
Bere ibilbide artistikoan hainbat sari eta aipamen irabazi ditu. Horietako bat izan zen 1987an Gipuzkoako Foru Aldundiak Carrarara (Italia) joateko eman zion beka. 1990ean Zabalaga beka jaso zuen, Eduardo Chillidaren eskutik, eta 1996an Düsseldorfera (Alemania) joan zen bizitzera, Insel Hombroich museoak gonbidatuta.
Zarautzen (1984an) eta Arrasaten (1985ean) jarri zituen lehenengo eskulturak kalean, eta harrezkero 25 eskultura ditu jarrita Alemanian, Japonian, Fuerteventuran, eta Euskal Herriko hainbat tokitan. Donostian, Bilbon, Gasteizen, Madrilen, Frantzian, Alemanian, Japonian, Eslovenian… eginak dituen erakusketek osatu dute artistaren proiekzio nazionala eta internazionala.


Eskulturak

Izenburua Kantu Isila IX 
Lekua Tolosa
Zabalarreta parkea, Tolosa, Gipuzkoa. 
Materiala Markinako harri beltza 
Neurriak 145 x 290 x 40 cm 
Inaugurazioa 2007ko urtarrilaren 18a 
Sustatzailea Tolosako Udala