FORMA BEGIRADAN

Markus Lüpertz


Markus Lüpertz Liberec-en jaio zen, Bohemian, gaur egungo Txekiar Errepublikan, 1941ean. Arte Ederrak ikasi zituen Dusseldorf-en. Margolari, eskultore eta idazle hau espresionismo aleman berriaren edo pintura basatia ere deitutakoaren artistarik ospetsuenetariko bat da. 70etako amerikar joera artistikoei uko egiten dien mugimenduko kide dugu, beraz.
Pinturan, 70eko hamarkadan, egitura formal abstraktuaren eta interpretazio figuratiboaren arteko orekaren bila zebilelarik, egindako konposizioak gailendu ziren haren obran.

80ko hamarkadan bolumenarekin esperimentatzen hasi zen, eta hartarik sortu ziren lehendabiziko eskulturak. Arlo hartan, giza figura zuen erdigune, eta, emaitzetan, greziar klasizismo, afrikar arte edota surrealismoarekiko loturak aurki daitezke. Bai zur polikromatua, bai brontze patinatua lantzen ditu, eta gaietan mito klasikoak, erlijiosoak eta literarioak nahasi ohi ditu.
Haren lana duten museo eta bildumen artean, hona nagusiak: Fine Arts Museum (San Francisco), Massachussets, Alemania, eta Bilboko Arte Ederren Museoa.
Jaso dituen sari eta ezagutzen artean, berriz, Alemaniako Kritikarien Elkarteak emana, Esslingen-eko Artisten Gremioaren Lovis Korinto, edo Julio González eskultura-saria.
Salzburgon Mozarten monumentua jarria du.
Hamburgoko Kunsthallen egindako lehendabiziko atzera begirakoaren ondoren, nabarmen daitezkeen erakusketen artean, honako hauek daude: Bernako Arte Zentroarena, Amsterdameko Stedelijk Museumekoa, Eindhoven-eko Van Abbemuseumekoa, bai eta Kassel-en VII Documentan egindako partaidetza ere.


Eskulturak

Izenburua Judith 
Lekua Bilbo
Nerbioi ibaiaren pasealekua 
Materiala Brontzea 
Neurriak 350 cm 
Inaugurazioa 2003an 
Sustatzailea Instituzionala