Egileak
Tolosa Ibilbidea
Rikardo UgarteJorge Oteiza
Tomas Hernandez Mendizabal
Eduardo Chillida
Koldobika Jauregi
Nestor Basterretxea
Jose Ramon Anda
Bilbo Ibilbidea
Jose ZugastiVicente Larrea
Eduardo Chillida
Markus Lüpertz
Louise Bourgeois
Jeff Koons
Salvador Dalí
William Tucker
Casto Solano
Ulrich Rückriem
Angel Garraza
Gasteiz Ibilbidea
Juan José EguizábalAgustin Ibarrola
Eduardo Chillida
Casto Solano
Miquel Navarro
Jorge Oteiza
Donostia Ibilbidea
Jorge OteizaEduardo Chillida
Remigio Mendiburu
Nestor Basterretxea
Jose Ramon Anda
Gernika Ibilbidea
Agustin IbarrolaHenry Moore
Eduardo Chillida
Agustin Ibarrola
Agustin Ibarrola, Basauri, 1930. Euskal Herriko politika eta kulturarekin konprometitutako artista, frankismoaren aurka borroka egiteagatik jazarpena eta kartzela pairatu zituena. Autodidakta modura hasi bazen ere, berrogeiko hamarkadaren bukaeran beka bat irabazi eta Madrilera lekualdatu zen, Daniel Vázquez Díazen tailerrean ikastera, eta hantxe ekin zion kubismoaren teknikari.
1950etik aurrera, Jorge Oteiza euskal eskultorea ezagutu eta gero, Konstruktibismotik hartu zuen espazioa aztertzeko eta banatzeko era; izan ere, arte-korronte haren eragina izugarri antzematen zaio arteaz duen ikuskeran eta lan egiteko moduan.
1956an Parisera joan eta bertan finkatutako artista espainiarrak ezagutu zituen. Handik gutxira “Equipo 57” delakoa sortu zuen, Jose Duarte, Angel Duarte eta Jose Serranorekin batera. Jose Ortegari esker, grabatua deskubritu eta Euskal Herriko "Estanpa Herrikoia" delako mugimenduaren partaide izan zen. 1976an, Veneziako Bienalean Euskadi ordezkatu zuen.
Askotariko lehengaiak esperimentatu ditu, hala nola kartoia, papera, burdina urtua, harria, burdinbideko trebesak, argizariak eta zuhaitz azalak. Lan piktorikoan ideologia politikoa plastikoki transmititzeko joera duenez, pintura soziala, edo salatzekoa, egiten duela esan daiteke. Aspaldi honetan formatu handiko lanak egiten ditu, bai eskulturan, bai pinturan: Kortezubiko Baso animatua eta bestelako esku-hartzeak egiten ditu naturan; hain zuzen, zuhaitzak eta arrokak pintatzen ditu.
Bereganatu dituen sari askoren artean, 1960ko Frantziako Kritikaren saria eta 1993ko Madrilgo Arte Ederren Urrezko Domina gailentzen dira.
Eskulturak
|
|