FORMA BEGIRADAN

Remigio Mendiburu


Remigio Mendiburu (1931-1990) gerraosteko euskal panoramako artistarik inportanteenetakoa, 60 eta 80ko hamarkaden artean sormen plastikoaren buruzagitzaren partaide da, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidarekin batera.
Nazioko eta Euskal Herriko sari anitzen jabe; hala nola, Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan, Arte Plastikoen Lehiaketa Nazionalean. Madril, Bartzelona eta Parisen formatu zen. “Gaur” taldearen, alegia, Euskal Eskolaren mugimenduaren kolektibo baten fundatzaileetariko bat izan zen 1966an.
Egile beti konprometitua, inguruko natura fenomenoei barren-barrenetik gerturatzen zaie. Artelan asko erantzun teluriko eta existentzialak ditu: sormen aldakorra salatzen duten esperientzia ibiltariak, kontzientziaren eta prozesuaren arteko elkarrizketa, lehengaiaren tratamendu zuzena, eta oso ideia desberdinen unibertso emankorra.
Hondarribiko artista honek nazioarteko erakustaldietan parte hartu zuen, hala nola Veneziako Bienalean eta Pariseko Trienalean. Mexikon, Alemanian eta Chicagoko 3 Mille Azoka sonatuan erakutsi zuen bere lana. Santa Cruz de Tenerife, Donostia, Pasaia, Usurbil eta Hondarribiko espazio publikoan ere mira daiteke.
Hainbat bildumatan ere aurkitzen da haren sormenaren emaitza; adibidez, Bilboko Arte Ederren museoan, Gasteizko Artiumen, eta abar.


Eskulturak

Izenburua Herri txistu hotsa 
Lekua Donostia
Askatasunaren Etorbidea 
Materiala Altzairua 
Neurriak 1.600 cm 
Inaugurazioa 1975 ean 
Sustatzailea