FORMA BEGIRADAN

Tolosa

Tolosa  Gipuzkoako merkataritza-gune inportanteenetako bat izan da. Erdi Aroan, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko gaien merkataritza Tolosan barrena egiten zen. Gipuzkoako hiriburua ere izan zen 1844 eta 1854 bitarte, eta XIX. mende bukaeraz geroztik, hazkunde ekonomiko handia ezagutu zuen, papergintzari esker, ezagutu ere. Eskualdeko jarduera komertzial eta kultural gehienak Tolosan egiten dira.
Kultur ekipamendu modernoa dauka, eta Udalak kultura eskaintza zabala eskaintzen die herritarrei. Horra hor, adibidez, Aranburu jauregian antolatzen diren jarduerak, non Euskal Herriko artista eta bestelako kulturgile sonatuenek parte hartzen duten, edo Leidorren urtero egiten diren Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketa, txotxongiloena, musika emanaldiak, antzerkia, dantza, eta abar.


Eskulturak

Aurkezten dugun ibilbidea “Tolosako Euskal Eskultura Garaikide Erakusketa Iraunkorra” osatzen dutenen inguruan gauzatzen da. TEEk, 1992an, bere fundazioaren 25. urteurrena ospatzekotan zebilela, hiriko espazio publikoari ondare balioa eransteko, hura artelan garaikideez hornitzea izan zuen helburu, bai eta geure kultura ikertu eta ezagutzeko topaleku espiritual bat sortzea ere, geuretzat eta beste herrientzat.
Halako proiektuaren interesa honako honetan datza: TEEren, Udalaren eta 60ko hamarkadako eskulturaren Euskal Eskolako artistarik inportanteenen arteko elkarlanaren emaitza da.
Zuzenean enkargatu eta hautatutako eskulturak honako hauek izan ziren: Jorge Oteizaren Atauts, Ricardo Ugarteren Oroimenaren gaztelua, Nestor Basterretxearen Goldea, Jose Ramon Andaren Haizean, Tomas Hernandezen Zezen plazaren mendeurrena eta Koldobika Jauregiren Kantu isila IX. Horiez gain, TEEk eta Udalak Eduardo Chillidaren Lizardiren leihoa izenekoa gehitu zioten Erakustaldiari, TEEren proiektua bera mamitzen hasi baino urte batzuk lehenago eskuratua.



Ibilbidea

Erakusten dizuegun mapan eskulturen kokapena irudikatu dugu (klik egin haietako bakoitzean, eta dagokion egilearengana eramango zaituzte).
Tolosara joatean, gomendatzen dizuegu ibilbidea (bideoan agertu bezalaxe) Jose Ramon Andaren Haizean bisitatuz hastea, Trinkete plazan, eta gero deskubritzea Tolosako alde zaharreko eskulturak.
Horrez gain, ibilbidean barrena, Tolosako ondare monumentalaz gozatu ahal izango duzue: Santa Maria parroki eliza, Atodo jauregia, Idiakez etxea, Santa Klara komentua eta Justizia plaza.


Informazio gehiago

Proiektuaren sustatzaileei buruz gauza gehiago jakin nahi izatera:
CIT- (Centro de Iniciativas de Tolosa / Tolosako Ekinbide Etxea)
Web: www.cittolosa.com Tf.: 943 65 04 14

Eta Tolosako historiari buruz, haren ondare artistiko zein kulturalaz, hiriak bultzatzen dituen jarduerez gauza gehiago nahi baduzu, honako honetan bilatu:
Tolosako udala: www.tolosakoudala.net/ Tf.: 943697500

Nola iritsi?
Renfe: Informazioa: Tf.: 902 24 02 02/ 902 10 94 20    
www.renfe.es
Autobusak: (lineakoak)
Donostia- Tolosa Tranbiaren Konpainia. Tf.: 943.361740
http://tsst.info/