Oroimenaren Gaztelua.
Rikardo Ugarte BiografiaBibliografia
Idatziak eta kritikak
Estekak
Eskulturak
1·Haizean2·Lizardiren Leihoa
3·Atauts
4·Oroimenaren Gaztelua.
5·Goldea
6·Zezen Plazaren Mendeurrena
7·Kantu Isila IX
Egileak
1-Jose Ramon Anda2-Eduardo Chillida
3-Jorge Oteiza
4-Rikardo Ugarte
5-Nestor Basterretxea
6-Tomas Hernandez Mendizabal
7-Koldobika Jauregi
Ibilbideak
TolosaBilbo
Gasteiz
Donostia
Gernika
Rikardo Ugarte
Oroimenaren Gaztelua.
|
Ugartek 90.eko hamarkadan gaztelu itxurako eskulturak egin zituen. Sail haren barnean eginiko bat da Oroimenaren gaztelua. Ricardo Ugartek eskulturetan oinarri gisa altzairua erabiltzen du beti: T formadun habeak, altzairu laminatuak, edota moduluak.
Kasu honetan T formako altzairuzko habe luze bat da, baina bukaeran gaztelu itxurako kirtenak ditu. Kirten horiek hutsuneekin konbinatu ditu; baina eskulturaren gorputzean bolumen karratu batzuk islatu ditu. Betiere, gaztelu baten almenak diruditen formak errespetatu ditu.
Badu Nazioartean 60ko hamarkadan eman zen joera minimalistarekin parekotasunik: lerroen, egituren eta kromatismoen garbitasuna, formaren sinpletasuna.
Ricardo Ugarteren esanetan, Oroimenaren gaztelua iragan historikoaren eta taldeko memoriaren aipamena izan nahi du. Tolosaren memoria gordetzen duen Gipuzkoako Artxibo Orokorraren aurrean dago kokatuta, alegia, herriaren artxibo, dokumentu, idazki eta memoria guztiak gordetzen diren lekuan. Beraz, Tolosa babesten duen elementu sinbolikoa da. Aldi berean, gazteluak herriaren memoria islatu nahi du: iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko memoria. Halako esanahi indartsua duen altzairuzko eskultura bertikal hori 1994ko apirilaren 25ean kokatu zen. Artistak esaten duen bezalaxe, nahiz eta eskulturaren dimentsioak oso handiak ez izan, tolosarrentzat oso sinbolikoa den obra bat sortu du.
Rikardo Ugarte Biografia
Idatziak eta kritikak
Urquijo, J. (2002). Del habitat a la proa. Diario el Mundo.
http://ricardougarte.net/urquijo.html
Giralt-Miracle (1994). “Recepctáculos de la conciencia”. Catálogo de la exposición en Can Sisteré Santa Coloma de Gramenet-Barcelona.
http://ricardougarte.net/giralt.html
Estekak
Informazio gehiago: http://ricardougarte.net/
Bibliografia
Álvarez, M.S. MARTÍNEZ (1983). “Escultores contemporáneos de Guipúzcoa, 1930-1980 : medio siglo de una escuela vasca de escultura”. Donostia-San
Sebastián, Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa.
Tolaretxipi, E. (2000) "Entrevista a Ricardo Ugarte de Zubiarrain" en Quimera : revistade literatura, nº 188-189, Bilbao, 2000, p. 8-14.
Urquijo, J. (1979). "Ricardo Ugarte, del habitat al balanceo" en Batik, nº 51, Barcelona, octubre 1979, p. 58-60.