Kantu Isila IX
Koldobika Jauregi BiografiaBibliografia
Idatziak eta kritikak
Estekak
Eskulturak
1·Haizean2·Lizardiren Leihoa
3·Atauts
4·Oroimenaren Gaztelua.
5·Goldea
6·Zezen Plazaren Mendeurrena
7·Kantu Isila IX
Egileak
1-Jose Ramon Anda2-Eduardo Chillida
3-Jorge Oteiza
4-Rikardo Ugarte
5-Nestor Basterretxea
6-Tomas Hernandez Mendizabal
7-Koldobika Jauregi
Ibilbideak
TolosaBilbo
Gasteiz
Donostia
Gernika
Koldobika Jauregi
Kantu Isila IX
|
Hilarrien egitura duen eskultura hau burutzeko Markinako harri beltza erabili du Koldobika Jauregik. Euskal Herrian Erdi Aroan eta Errenazimentu garaiko hilobietan aurkitu dira hildakoen ohorez jartzen ziren hilarri gehienak. Jarrera ausarta azaldu du Jauregik, hilarria etzanda jarri duelako eta materialak dituen posibilitateak baliatuz ahalik eta etekin handiena lortu duelako.
Harri beltz honekin, bolumenak eta xehetasunak sortzeko hainbat kolore-tonalitate ezberdin lortu ditu. Batzuetan erabili dituen tresnen arrastoak bistan utziz, besteetan harria leunduz, harriak berez dituen kolore gama guztiak azalerazi dizkio, grisetik beltzeraino. Bolumena azpimarratzeko orduan, hondoan geratzen dena ilunagoa da. Gainazalak bolumen anitzak dituzten forma geometrikoez osaturik daudenez, argi-itzalekin efektu bereziak sortzea lortu du. Espazioak ere badu garrantzia artelan honetan, harria zulatu eta espazioa eskulturaren bi aldeak lotzen dituelako.
Koldobika Jauregi Biografia
Idatziak eta kritikak
Elkarizketa. Koldobika Jauregui. Euskonews & Media 89.zbk (2000 / 7-28 / 9-8)
http://www.euskonews.com/0089zbk/elkar8901es.html
Juan Lumbreras Galeria.
http://www.galerialumbreras.com/art308.php
Estekak
Informazio gehiago:
http://www.tolosa750.net/koldobika_biografia.pdf
http://www.esculturaurbana.com/paginas/jauk.htm
Bibliografia
Askatasun garaiak : Espainiako artea 1975etik 1990era = Tiempos de
libertad : arte en España de 1975 a 1990. [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián,
Kutxa. 2006.
Euskal eskultura Kutxaren bilduman = Escultura vasca en la colección Kutxa. [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundazioa. 2000.
Fernández, A. (2008). “Bosteko : euskal artistak = artistas vascos :
1998-2008”. [Bilbao], Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura Saila.
Koldobika Jauregi (1991) “basoko mamuentzat”. [Cat. exp.]. Bilbao,
Fundación Alzate; [Vitoria-Gasteiz], Gobierno Vasco.
Gurpegi, M. (2007). “Herrientzako Eskulturak. Tolosako Euskal Eskultura Garaikide Erakusketa Iraunkorra. Tolosa. CIT.