FORMA BEGIRADAN

Eduardo Chillida

Lizardiren Leihoa

 
Izenburua Lizardiren Leihoa 
Egilea Eduardo Chillida 
Lekua Andre Maria plaza, Aranburu jauregiaren ondoan 
Materiala Altzairua 
Neurriak 225x121x26,5 cm 
Inaugurazioa 1983ko abenduaren 11n 
Sustatzailea Tolosako Udala 
Lizardiren Leihoa

 

Chillidak Xabier Agirre “Lizardi” poetari oroigarrizko monumentu bat eskaini zion 1983ko abenduaren 11n.
Chillidaren eskulturen egituran behin eta berriro agertzen da espazioaren eta materiaren arteko harremana. Lizardiren leihoa 80ko hamarkadan egindako sail bateko partaide da. Sailaren inspirazio-iturria murruaren zulatzea da, egileak poetikoki interpretatzen duen eredu formal bat, ate edo leiho baten pareko elementu komunikatzailea. Materia zulatzeak dakarren hutsunea alde biak komunikatzen dituen zulatze laua da.
Altzairuzko obra bat da, Andre Maria plazan, Aranburu jauregiaren ondoan kokatua. Itxura geometrikoa duen eskultura bat da. Hilarri baten forma du, pareta edo horma itxurakoa, sendo eta indartsua, eta zulo edo hutsune batzuk ditu, jendeak natura, zuhaitzak, mendiak eta zerua ikusteko modukoak. Lizardiren Leihoa eskulturan badago lotura eskulturaren eta inguru naturalaren artean, eta hori da egileak lortu nahi zuena: izadiari dedikatutako poesia antzeko bat eraiki nahi zuen.

 




Eduardo Chillida Biografia


Idatziak eta kritikak

Kortadi, E. (1992). “Lizardiren omenez. Eduardo Chillidaren eskultura eta poesia”
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/03327333.pdf

Elkarrizketa. Velez de Mendizabal J.M. (1999). “Eduardo Chillida, eskulturgilea”. Euskonews&Media, 49 zbk.
http://www.euskonews.com/0049zbk/elkar4901eu.html


Estekak

Informazio gehiago: Chillida-Leku museoa.
http://www.museochillidaleku.com/


Bibliografia

Aurtenetxe, C. (1999). “La Casa del Olvido”. San Sebastián, Berminghan.
Barañano, K.M. “La obra artística de Eduardo Chillida”. Bilbao, Caja de Ahorros Vizcaína, 1988.
Bazal, J. (1986): “El Peine del Viento : Eduardo Chillida, Luis Peña Ganchegui”. Pamplona, Q Editions, D.L.
Castro, F.(2002) "Dos consideraciones marginales sobre Chillida y Oteiza" en Aproximación a la Escultura Contemporánea. Sevilla, Fundación Cultural del Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Sevilla, D. L.
Kortadi, E. (2003) “Una mirada sobre Eduardo Chillida : vida y obra de un artista universal”. Madrid, Síntesis.
Manterola, P. (1993). “El jardín de un caballero : la escultura vasca de la posguerra en la obra y el pensamiento de Mendiburu, Oteiza y Chillida”. Donostia- San Sebastián, Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Turismo Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura y Turismo, D.L.
Oteiza, J. (1991). “Libro de los plagios”. Pamplona-Iruña, Pamiela, 1991.
Vélez de Mendizabal, J. M. (1988). “Gure Aitaren Etxea : Chillida”. Vitoria- Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Turismo Saila = Gobierno Vasco, Dpto. de Cultura y Turismo, D.L.