FORMA BEGIRADAN

Rikardo Ugarte


Ricardo Ugarte sanpedrotarra 1942an jaio zen. Hainbat eratako baliabide espresiboen bitartez saiatzen da komunikatzen, idazkeraz, pinturaz, eskulturaz, grabatuaz, serigrafiaz, fotopinturaz, bai eta ikus-poesiaz ere.
Batik bat eskultura arloan da ezaguna. Ugarteren lan guztietan joera minimalista aurkitzen dugu; formaren sintesia bilatzen aritzen da; lerroen, egituren eta kromatismoen garbitasuna atsegin du.
Euskal Eskolako partaidea. 1966an Oteizak Basterretxea eta beste artistekin batera sortu zuen eskolaren programaren jarraitzailea dugu, eta euskal kulturaren bultzatzaile sutsuenetarikoa izan da.
Bere ibilbide artistikoan Ugartek nazio eta nazioarteko erakusketa ugaritan parte hartu du: Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Alacant, Gijon, Bartzelona, Granada, Madril, Wiesbaden (Alemania),
Haren eskultura hainbat museotan dago ikusgai: San Telmo Museoa (Donostia),  Museo de Arte Contemporáneo (Sevilla), Museo Español de Arte Contemporáneo (Madril).
Kalean ere hainbat eskultura ditu jarrita: Iruñeko Ziudadela parkean eta UPNA unibertsitatean, Donostian, Tenerifen, Gironan, Alemanian…
Sari ugari jaso ditu: Arteen CEOE saria, Artearen Correo saria Madrilen, “Villa de Madrid” eskultura sari nazionala, Gure Artea saria Bilbon.


Eskulturak

Izenburua Oroimenaren Gaztelua. 
Lekua Tolosa
San Frantzisko pasealekua, Artxibo Probintzialaren aurrean 
Materiala Altzairua 
Neurriak 300x30x30 cm 
Inaugurazioa 1994ko apirilaren 25a 
Sustatzailea CIT