Egileak
Tolosa Ibilbidea
Rikardo UgarteJorge Oteiza
Tomas Hernandez Mendizabal
Eduardo Chillida
Koldobika Jauregi
Nestor Basterretxea
Jose Ramon Anda
Bilbo Ibilbidea
Jose ZugastiVicente Larrea
Eduardo Chillida
Markus Lüpertz
Louise Bourgeois
Jeff Koons
Salvador Dalí
William Tucker
Casto Solano
Ulrich Rückriem
Angel Garraza
Gasteiz Ibilbidea
Juan José EguizábalAgustin Ibarrola
Eduardo Chillida
Casto Solano
Miquel Navarro
Jorge Oteiza
Donostia Ibilbidea
Jorge OteizaEduardo Chillida
Remigio Mendiburu
Nestor Basterretxea
Jose Ramon Anda
Gernika Ibilbidea
Agustin IbarrolaHenry Moore
Eduardo Chillida
Angel Garraza
Angel Garraza Allon, Nafarroan, jaio zen, 1950ean. Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan ikasi zuen, eta gero, 70eko hamarkadan, Bilbon Arte Ederrak ikasi zituen. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean irakaslea da. Angel Garrazak zeramikazko lehengai eta formatuei buruzko ikerketa- eta esperimentazio-lan jori eta emankorra jorratua duenez, bere lana bere-berea du, oso originala, eta hala aitortu dio kritika espezializatuak.
Besteak beste, honako sari hauek eskuratu ditu: 1974an, Valladolid Hiriko Lehen Eskultura saria eta Bilboko Bizkaiko Aurrezki Kutxako Lehen Eskultura saria; 1975ean Bilboko Arte Ederren Goi Eskolako Lehen Eskultura saria; 1980an, Gasteizko Eskultura Bienaleko Lehen Eskultura saria; 1982an Eusko Jaurlaritzako Gure Artea Bigarren Eskultura saria; 1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Artea Lehen Eskultura saria; 1989an Urrezko Domina eman zitzaion Faenzako 46. Zeramika Lehiaketan, Italian; 1992an Eskurapen saria bereganatu zuen Taipeiko National Museum of History delakoan.
Erakusketa asko egin ditu, naziokoak eta nazioartekoak. Haren lanak ikusgai egon dira Paris, Amsterdam, Munich, Finlandia, Japonia, Seul eta beste hainbat tokitan. Merezi du aipatzea BBK Fundazioak Bilbon 2006an eskaini zion atzera begirakoa.
Eskulturak
|