FORMA BEGIRADAN

Casto Solano


Olatzagutian, Nafarroan, jaioa, 1958an. Casto Solanoren berri ematen diguten datu biografikoak eskasak dira; izan ere, ohiko ingurumaria artistikoei itzurtzen zaien artista dugu. Herritarrek egiten dioten ezagutza eztabaidaezina da, eta harentzat funtsezkoa eskulturari, bere lanari egindako ekarpena da, egindako erakusketa edo ikasketez edo eskuratutako sariez harago betiere.
Sevillako Expo delakoak mugarriarena egin zuen haren ibilbide artistikoan, Espainia, Euskadi eta Errusiako pabiloientzat egindako eskulturak zirela kausa. Eskulturari osoro eman aurretik, Casto Solanok Forondako kontrol dorrean lan egiten zuen.
Beste euskal eskultore handiek ez bezala, Casto Solanok arte figuratiboaren bidea jorratu du. Publikoarekin komunikatzeko duen gaitasun handia du ezaugarririk nabarmenena; izan ere, haren lana bereziki kalean kokatzen da, ez museoetan.
Eskultura ugari ditu kaleetan, hala nola Gogoeta eta Kent Follet-en monumentua Gasteizen, bere webean ikus dezakezuen bezala.


Eskulturak

Izenburua Monumentua Rubiali 
Lekua Bilbo
La Salve zubi azpian 
Materiala Brontzea 
Neurriak  
Inaugurazioa 2001ean 
Sustatzailea Instituzionala 

Izenburua Iqbal Masih / Ume pentsalaria 
Lekua Gasteiz
Correo enparantza 
Materiala Brontzea eta harria 
Neurriak 43x31x35 cm 
Inaugurazioa 1995 ean 
Sustatzailea Gasteizko Udala 

Izenburua Minotauro / Minotaur 
Lekua Gasteiz
Eduardo Dato kalea. 
Materiala Brontzea eta burdina 
Neurriak 150x150x250 cm 
Inaugurazioa 1994 an 
Sustatzailea 1992an Sevillan egindako Erakusketa Unibertsalerako egina eta ondoren Udalak erosia.