Atauts
Jorge Oteiza BiografiaBibliografia
Idatziak eta kritikak
Estekak
Eskulturak
1·Haizean2·Lizardiren Leihoa
3·Atauts
4·Oroimenaren Gaztelua.
5·Goldea
6·Zezen Plazaren Mendeurrena
7·Kantu Isila IX
Egileak
1-Jose Ramon Anda2-Eduardo Chillida
3-Jorge Oteiza
4-Rikardo Ugarte
5-Nestor Basterretxea
6-Tomas Hernandez Mendizabal
7-Koldobika Jauregi
Ibilbideak
TolosaBilbo
Gasteiz
Donostia
Gernika
Jorge Oteiza
Atauts
|
Oteizak 1994an Tolosarako eginiko eskultura da. 1957an sortutako Eraikin hutsa hiru unitate positibo-negatiborekin (26,5x29x20 cm) eskulturaren aldaera da; baina kasu honetan eskala 17 aldiz handitu zuen.
Espazioaren eta materiaren arteko harremanen azterketak bolumena hustera e4ramn zuen egilea, eta “kutxa metafisikoak” deritzan seriea egitera: espazioa da eskulturaren zentroa.
Bai izenburua, Atauts, bai esanahia, “ate” eta “huts”, bi-biak bat dira, zeren eta, Oteizaren hitzetan, “eskulturak ate bat islatu nahi du: ate bat espaziora, ate bat herrira, herrialdera sartzera, ezagutzera". Hiribilduaren alde zaharraren eta berriaren arteko muga aukeratu zen eskultura kokatzeko, jendea pasa daitekeen “espazioranzko atea” ere esanahia duelako.
Oso toki aproposa da Oteiza nazioarteko abangoardiazko artearen historiako eskultore gisa baloratzeko, haren lana mugarri bat baita halako abangoardia historikoen –Konstruktibismoa, arrazionalismoa, De Stijl, etc. – eta 60ko hamarkadako abangoardia berrien –bereziki jarrera minimalistak eta kontzeptualak– artean. Oteizaren garaipen handia izan da, hain zuzen, benetako euskal tradizio estetiko moderno, irmo eta koherentea ideiatu eta sortu izana (Gorriaran, 1994).
Jorge Oteiza Biografia
Idatziak eta kritikak
Eusko Ikaskuntza. Manuel Lekuona saria. Jorge Oteiza. 14. zb.
http://www.euskonews.com/0207zbk/oteiza.pdf
Estekak
Informazio gehiago: http://www.museooteiza.org/
Bibliografia
Lan guzti horien berri aurki dezakezue Oteizak idatzitako “Ejercicios espirituales en un túnel” liburuan eta “Oteiza Propósito Experimental” katalogoan.
Maraña, F. (1999): Jorge Oteiza, elogio del descontento. Donostia. Bermingham.
Martínez, C. (1989): Oteiza: un pensamiento sin domesticar. Donostia. La Primitiva Casa Baroja.
Martínez, C; Agirre, I. (1995): Estética de la diferencia: el arte vasco y el problema de la identidad, 1882-1966. Irun. Alberdania.
Agirre, I. (1994): "La caja y la casa. De Oteiza y Chillida como escultores del espacio" , in Bitarte, 3. zb. Donostia.
Oteiza, J. (1988): Propósito experimental 1956-57. Madril. Fundación Caja de Pensiones.
Oteiza, J. (2007): Quousque tandem...! : ensayo de interpretación estética del alma vasca. Altzuza. Jorge Oteiza Museo Fundazioa (edizio kritikoa).
Oteiza, J. (1984): Ejercicios espirituales en un túnel: en busca y encuentro de nuestra identidad perdida. Donostia. Hordago.