FORMA BEGIRADAN

Agustin Ibarrola

Soinez soin

 
Izenburua Soinez soin 
Egilea Agustin Ibarrola 
Lekua General Loma enparantzan kokaturik dago. 
Materiala Burdinurtua 
Neurriak 1.000x185x10 cm 
Inaugurazioa 1992 an 
Sustatzailea Caja Vital Kutxa, Gasteizko Udalari utzitakoa 
Soinez soin

 

Eskultura hau jatorriz igeltsuan egin zen, Iruñeko topaketetarako, egin ere (1972). Burdina urtuzko erliebe bat da, lerrokatuta 11 m luze iristen diren bost plakak osatua. Industriak zerabiltzan hondakin eta erremintez eginda, espazio aldakorra iradokitzeko jokoa planteatzen du, ganbilen eta ahurren aukera zabalean zein ehunduren oparoan oinarriturik. Langileriari egindako omenaldia da, Ibarrolak berak dioskunez: “euskal herriaren, aberastasun materialaren, langileen klasearen beraren garapenean funtsezko garrantzia izan zuten errealitate eta forma batzuk berregitea bezalako zerbait izan da. Hondakin batzuen bizitza luzatzea da, erabilera industriala izan zuten tailer berberetan landu eta artelan bilakatuta”. Ibarrola (1987): Conde Duque Kultur Zentroko erakusketaren katalogoa. Madril. (99. or.).

 




Agustin Ibarrola Biografia


Idatziak eta kritikak

Santervás, J.R. (2002). Rincones para una instalación. Arte individuo y sociedad, pp. 433-436.
http://revistas.ucm.es/bba/11315598/articulos/ARIS0202110433A.PDF
Equipo 57. Erakusketa.
http://www.secc.es/media/docs/dossier%20Equipo%2057%20%20Actualizado%2010%2010%2007.pdf


Estekak

http://www.renfe.es/escultura/autores/ibarrola.htm
http://elboomeran.com/autor/72/agustin-ibarrola/


Bibliografia

Martínez, C: "Escultura en el arte vasco de los ochenta" en Ars mediterranea : dossier Euskadi 1998, nº 3, Barcelona, enero 1998, p. 46-59.
Barañano, K: "El monólogo plástico de Agustín Ibarrola contra el poder",en Kobie. Serie Bellas Artes, nº 5, Bilbao, 1988, p. 189-232.