Pietatea
Jorge Oteiza BiografiaBibliografia
Idatziak eta kritikak
Estekak
Eskulturak
1·Herri txistu hotsa2·Pietatea
3·Eraikuntza hutsa
4·Omenaldia Flemingi
5·Omenaldia Pio Barojari
6· Zeharki
7·Haizearen Orrazia
Egileak
1-Remigio Mendiburu2-Jorge Oteiza
3-Jorge Oteiza
4-Eduardo Chillida
5-Nestor Basterretxea
6-Jose Ramon Anda
7-Eduardo Chillida
Ibilbideak
TolosaBilbo
Gasteiz
Donostia
Gernika
Jorge Oteiza
Pietatea
|
Oteizak, Arantzazuko santutegirako egin zituen apostoluak burutzeko lanetan, hainbat maketa prestatu zituen. Erabili gabe geratu zirenetako bat da Pietatea, eta Oteizak Donostiako San Bizente elizaren kanpoaldeko horma bat apaintzeko ekarri zuen.
Arantzazuko basilikan, Gipuzkoan, alegia, espazio publikoan egindako esku-hartzeak lehenaren eta geroaren arteko mugarri bat ezarri zuen euskal artearen bilakabidean, Euskal Abangoardia inauguratu zuen pizkailua hantxe bilatu behar da eta. Arantzazuko Basilikan egindako esku-hartzearen alderdirik berritzaileenetakoa diziplina anitzeko izaera dugu, modernizazio artistikoaren adierazgarri. Arantzazuko proiektuan planteatu ziren gogoetek antz handia zuten orduantxe Europan espazio publikoan eta hirigintzaren birsortzean egin beharreko ekoizpen artistikoari buruz egiten ari ziren ekarpenekin; izan ere, artea, arkitektura eta hiri-diseinua espazio berean bateragarri egitea izan zen Arantzazuko taldearen kezka nagusietakoa.
Jorge Oteiza eskultoreak zuzendu zuen proiektua, bai eta artista multzoa bere ingurura bildu ere, “Arantzazuko Taldea”: Sainz de Oiza, Laorga arkitektoak; Oteiza, Chillida, Basterretxea, Lucio Muñoz artistak. Eraberritzeko proiektua, eraikinarena bera baino gehiago, euskal abangoardiarena izan zen, “Euskal kulturaren eta artearen Errenazimentua” izenaz bataiatutakoa ardatz.
Santutegiko aurrealdean dagoen eskultura-saila egiteko arduraduna Oteiza izan zen. San Bizenteko eraikinean jarritako biak Arantzazurako diseinatutako maketatik datoz: Pietatea irudikatzen dute, eta bertan primeran azaltzen da gerora garatutakoa, alegia, figurotan espazioa materiaren beraren baitan txertatzen hasia da.
Jorge Oteiza Biografia
Idatziak eta kritikak
Eusko Ikaskuntza. Manuel Lekuona Saria. Jorge Oteiza. Zbka 14.
http://www.euskonews.com/0207zbk/oteiza.pdf
Estekak
Oteiza museoa
http://www.museooteiza.org/
Oteiza. Bideoa. Arantzazun.
http://www.youtube.com/watch?v=BpoyT7NteZE&feature=related
Bibliografia
Agirre, I.(1994). "La caja y la casa. De Oteiza y Chillida como escultores
del espacio" en Bitarte, nº 3, San Sebastián, 1994, p. 39-66.
Oteiza, J. (1988). "Propósito experimental 1956-57". Fundacion Caja de Pensiones. Madrid
Oteiza, J. (1963). Quousque tandem...! : ensayo de interpretación estética del alma
vasca. [Alzuza, Navarra], Fundación Museo Jorge Oteiza. (2007)
Oteiza, J. (1984). Ejercicios espirituales en un túnel : en busca y encuentro de
nuestra identidad perdida. Donostia-San Sebastián, Hordago.