FORMA BEGIRADAN

Eduardo Chillida

Omenaldia Flemingi

 
Izenburua Omenaldia Flemingi 
Egilea Eduardo Chillida 
Lekua Kontxako Pasalekua 
Materiala Granitoa 
Neurriak  
Inaugurazioa 1990 
Sustatzailea Donostiako Udala 
Omenaldia Flemingi

 

Chillidak hainbat hilarri egin zituen ibilbide luze eta oparoan, eta haren lanaren ezaugarri nagusia dira. Harrian egindako pitzaduratik abiatu zen Chillida bide esperimentalean: “pitzadura handitzen den neurrian, espazioa zabaltzen da, eta konfigurazio berriak sortzen dira. Abiapuntu hartatik sortu zituen hainbat hilarri, eta aurrean duzuen “Omenaldia Flemingi” haietako bat da. Hilarriotan, masak neutro dirau, bere horretan; jatorrizko konfigurazio geometrikoari eusten dio, eta bere baitan sartu eta zeharkatzen duen espazioari abegi egiten dio.

 




Eduardo Chillida Biografia


Idatziak eta kritikak

Kortadi, E. (1992). “Lizardiren omenez. Eduardo Chillidaren eskultura eta poesia”
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/03327333.pdf

Elkarrizketa. Velez de Mendizabal J.M. (1999). “Eduardo Chillida, eskulturgilea”. Euskonews&Media, 49 zbk.
http://www.euskonews.com/0049zbk/elkar4901eu.html


Estekak

Chillida-Leku museoa.
http://www.museochillidaleku.com/


Bibliografia

Landa. E. “Chillida y yo”. Alberdania.
Calzada. G. (2009). Eduardo Chillida el escultor del espacio”. El rompecabezas.