Eduardo Chillida
Eduardo Chillida 1924an jaio zen, Donostian. 1943an Madrilera joan zen arkitektura- ikasketak egitera; baina bertan behera utzi zituen eskultura bere benetako pasioa zela konturatu zenean. Dena den, Chillidak marrazkia, collagea eta teknika grafikoak eta beste teknika batzuk ere landu zituen.
Lehenengo erakusketa Parisen egin zuen 1950ean, eta harrezkero haren lana nazioarteko galeria eta museorik ospetsuenetan ikusi ahal izan da; horretaz gain, haren obra mundu guztiko hogei museotan baino gehiagotan dugu ikusgai. Obra publikoari dagokionez, 43 eskultura ditu jarrita munduan zehar: AEBen, Espainian, Frantzian, Alemanian, Finlandian, Suitzan, Japonian. Euskal Herrian kokatu zituen eskulturen artean, ezagunenak hauek dira: Haizearen orrazia (Donostia), Gure aitaren etxea (Gernika), Foruen Omenaldia (Gasteiz) eta Lizardiren Leihoa (Tolosa).
Zorionez, haren lanaren bilduma Hernani herrian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Chillida-Leku Museoan ikus daiteke. Sari ugari jaso zituen; besteak beste: Veneziako Bienala, Kandinsky, Wilhem Lehmbruck, Asturiasko Printzea, Kaiserring alemaniarra. 2000 urtean Honoris causa doktore izendatu zuen Unibertsitate Konplutentseak. 2002ko abuztuaren 19an hil zen Donostian.
Eskulturak
 |
Izenburua |
Lizardiren Leihoa |
Lekua |
Tolosa
Andre Maria plaza, Aranburu jauregiaren ondoan |
Materiala |
Altzairua |
Neurriak |
225x121x26,5 cm |
Inaugurazioa |
1983ko abenduaren 11n |
Sustatzailea |
Tolosako Udala |
|
 |
Izenburua |
Begirari IV |
Lekua |
Bilbo
Pedro Arrupe pasabidea |
Materiala |
Altzairua |
Neurriak |
700 cm |
Inaugurazioa |
2003an |
Sustatzailea |
Instituzionala |
|
 |
Izenburua |
Foruen Omenaldia |
Lekua |
Gasteiz
Foruen enparantza |
Materiala |
Reko altzairua |
Neurriak |
200x100x100 cm |
Inaugurazioa |
1981ean |
Sustatzailea |
Arabako Foru Aldundia |
|
 |
Izenburua |
Haizearen Orrazia |
Lekua |
Donostia
Haizearen Orrazia pasalekua |
Materiala |
Altzairua |
Neurriak |
177x185x215 cm |
Inaugurazioa |
1976an |
Sustatzailea |
Donostiako Udala |
|
 |
Izenburua |
Omenaldia Flemingi |
Lekua |
Donostia
Kontxako Pasalekua |
Materiala |
Granitoa |
Neurriak |
|
Inaugurazioa |
1990 |
Sustatzailea |
Donostiako Udala |
|
 |
Izenburua |
Gure aitaren etxea |
Lekua |
Gernika
Europa parkean |
Materiala |
Hormigoia/Altzairua |
Neurriak |
700x500 cm |
Inaugurazioa |
1988an |
Sustatzailea |
Eusko Jaurlaritza |
|