
Haizearen Orrazia




Eskulturak







Egileak







Ibilbideak





Eduardo Chillida
Haizearen Orrazia
|
![]() |
Haizearen orrazia eskultura, eskulturari ekiteko era guztiz modernoa da, aditu askoren ustetan, bai diziplina anitzeko izaera duelako -Peña Gantxegi arkitektoarekin batera egina dago-, bai Donostiako hiri-sarean integratua dagoelako. Sekzio karratuko launa barrek osatutako burdinazko hiru eskulturak bihurrikatu eta arrokari txertatu zaizkio. Paisaiaren baitan hartzen dute zentzu osoa, eta horixe da, hain zuzen, Chillidak erruz landu duen kezketako bat. Halako harremanari irtenbidea eman nahian, honako honetan hiriaren eta itsasoaren arteko muga zedarritzen duen gunea aukeratzean datza proposamen eskultorikoa. Esku-hartze artistikoan Gantxegi arkitektoaren lana ere azpimarragarria da, espazioa eskulturaren ataritzat jorratzen baitu. Harmaila modura paratutako hiru plataforma proiektatu ditu, itsasoak eskaintzen duen ikusgarritasunari hobeki oratu ahal izateko; areago, itsasoa plataformen azpitik sar dadin ahalbidetzen du, hain zuzen zazpi isurbide zulatuz, haietatik itsasoaren marruma ez ezik, haren aparra ere, balearen zorrotada bailitzan, zipriztinka irten dadin. Burdinak esanahi berezia dauka egilearen lanean: honetarako, totxo trinko eta pisuak bihurrikatzera behartua egon da.
Eduardo Chillida Biografia
Idatziak eta kritikak
Kortadi, E. (1992). “Lizardiren omenez. Eduardo Chillidaren eskultura eta poesia”
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/03327333.pdf
Elkarrizketa. Velez de Mendizabal J.M. (1999). “Eduardo Chillida, eskulturgilea”. Euskonews&Media, 49 zbk.
http://www.euskonews.com/0049zbk/elkar4901eu.html
Estekak
Chillida-Leku museoa.
http://www.museochillidaleku.com/
Oteiza eta Chillida. Bideoa.
http://www.youtube.com/watch?v=34aCNgA2xpw&feature=related
Bibliografia
Haur eta gaztei zuzendua.
Landa. E. “Chillida y yo”. Alberdania.
Calzada. G. (2009). Eduardo Chillida el escultor del espacio”. El rompecabezas.