
Herri txistu hotsa




Eskulturak







Egileak







Ibilbideak





Remigio Mendiburu
Herri txistu hotsa
|
![]() |
Artelanetan, egileak naturarekin izandako harremanaren isla aurki daiteke. Zura zen eskulturak egiteko erabiltzen zuen lehengai nagusia, eta eskulturak egiteko prozesu teknikoa adarrak, sustraiak eta abar metatzean zetzan… harik eta, hain zuzen, prozesua bera gogorarazten duten bolumen konbexu eta masa konpaktuak gauzatu arte.
Teknika bera darabil Herri txistu hotsa eskultura monumental zoragarria egiteko. 20 hodi barrenuts dira, astiro sigi-saga Askatasunaren etorbideko eraikin batean gora narrasten direnak. Kritiko askoren ustetan, Donostiako hiri-eskulturarik onenetakoa da, dagokion eskalari primeran egokitua.
Egur ikatza egiteko erabiltzen zuten txondorren antzera, Donostiako Askatasunaren etorbidearen eta Foruen pasealekuaren kantoian dagoen eraikinaren aurrealdea apaintzeko asmotan, soldagailuaren suaz tratatutako altzairu herdoilgaitzezko hogei hodik eratzen dute eskultura, eta hodiak ebakidura txikiagoa duten tutu-formako metalezko pieza zuzen batzuek lotzen dituzte hormara. Multzoa16 metro garai da. Abstrakzio liriko bat egin nahian edo, balizko txistu batek egingo lukeen goranzko hotsa irudikatzen du.
Remigio Mendiburu Biografia
Idatziak eta kritikak
Huercanos, J. P. (2002). “Vivencia de Remigio Mendiburu”. Euskonews&Media, 149.
http://www.euskonews.com/0149zbk/gaia14905es.html
Álvarez, M. S. (2001) “De las señas de identidad al multiculturalismo. Una revisión de la escultura vasca en el 2000”. Actas XV Congreso de estudios Vascos. Eusko Ikaskuntza. http://eusko-ikaskuntza.org/es/congresos/xvestudiosvascos/pdf/05.pdf y en
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/congresos/15/08750901.pdf
Estekak
Mendibururen lana bideoan.
http://www.eitb.com/videos/detalle/133557/varias-obras-remigio-mendiburu-bbaa-bilbao/
Hondarribiko udalak eskainitako publikazioa.
www.hondarribia.org/dokumentuak/Programa%20fiestas_2006.pdf
Bibliografia
AA.VV. “De modernidades y de oortunidades: escutura pública en el País Vasco” en Cimal, nº 54, Gandía, p.60-68.
Martínez, C. (1994). “El arte y los artistas vascos de 1966 a 1993”. En Nosotros los vascos. Arte, Tomo V. pp.12-190. [Donostia-San Sebastián]. Lur
Martínez, C. (1998). "Escultura en el arte vasco de los ochenta" en Ars mediterranea : dossier Euskadi, nº 3, Barcelona. p. 46-59.