FORMA BEGIRADAN

Nestor Basterretxea


Nestor Basterretxea Bermeon (Bizkaia) 1924an jaio zen eskultore, pintore eta zinema-zuzendaria da. Arrazoi politikoak zirela medio, Frantziara joan zen 1936an Guda Zibileko garaian. 1941ean Buenos Aires-en bizitzen hasi zen eta publizitate-marrazkilaria izan zen urte batzuetan.
1952an Espainiara bueltatu zen, eta Madrilen instalatu. 1957an "Equipo 57" delakoaren fundatzaileetako bat izan zen eta, 1966an, Oteiza eta beste euskal artista batzuekin "Euskal Eskola" osatu zuen.

Besteak beste, Arantzazuko kriptan eginiko 18 muralak dira haren pinturen artean garrantzitsuenak. Zinema-esparruari dagokionez, Pilotari film laburra eta Ama lur film luzea ditu lan esanguratsuak.
Erakusketa ugari egin ditu munduan zehar: Argentina, Uruguai, Mexiko, Brasil, AEB, Venezia, Madril, Belgika, 
Haren eskultura-ibilbide oparoan, euskal kosmogoniako mitoen inguruan haritz zurean eginiko Serie Kosmogonikoa delakoa eta Eusko Legebiltzarreko eskultura-ikurra azpimarratu behar dira. Egun, haren eskulturak Euskal Herriko hainbat hiritako kaleetan jarrita ikusi daitezke: Donostian, Bilbon, Tolosan…
Euskal Eskolaren programaren bultzatzaile eta jarraitzailea izaki, euskal nortasuna artearen bidez islatzen saiatu da. Beharbada, Basterretxearen esaldi honek laburtzen du haren ibilbide artistikoa: "Nire artea euskal arima berreskuratzeko saiakera da". Aguirre, J. (2000) Gara 2000/02/17.


Eskulturak

Izenburua Goldea 
Lekua Tolosa
Arrese kalea, Tolosa, Gipuzkoa 
Materiala Altzairua 
Neurriak 600x500x75 cm 
Inaugurazioa 2000ko Otsailaren 19an 
Sustatzailea Tolosako Udala 

Izenburua Omenaldia Pio Barojari 
Lekua Donostia
Pio Baroja pasalekua 
Materiala Burdina 
Neurriak  
Inaugurazioa 1971 
Sustatzailea