Egileak
Tolosa Ibilbidea







Bilbo Ibilbidea











Gasteiz Ibilbidea






Donostia Ibilbidea





Gernika Ibilbidea



Jeff Koons
Jeff Koons, York, Pennsylvania, 1955.
Artista estatubatuar honengan kitsch estiloa eta monumentaltasuna dira ezaugarririk nabarienak. Batzuetan minimalista eta Neo-pop gisa sailkatuta, haren lana eskultura kontzeptualetik abiatzen da, eta hortik monumentaltasuna bereganatzen. Gaur egun arte, J. Koonsek zenbait diziplina jorratu du, hala nola eskultura, instalazioa, pintura, argazkilaritza.
Pintura Chicagoko Arte Institutuan eta Marylandeko Arte Kolegioan ikasi zuen. Arteari osoro eman baino lehen, burtsa-artekaria izan zen Wall Streeten, berak dioenez, artelanen ekoizpenari aurre egin ahal izateko. Informalismotik abiatuta, ironiaren muga-mugan dabil bere lanetan.
Jeff Koonsek antzekotasun handiak ditu Andy Warhol eta Richard Artschwager-ekin, estetika pop eta minimalista jorratzen duen heinean; adibidez furniture sculpture delakoetan.
Hortaz, J. Koonsek ere bere egin ditu kontsumorako objektu arruntak, diseinatzaileak emandako jatorrizko irudia errespetatu, eta bitrinapean, apalean edo erakusleihoan paratzen ditu eta.
Koonsek, bada, kontuan hartzen ditu, materialtasun birtuala ez ezik, erakusteko era eta era harexek ikuslearengan sortzen dituen desioak ere.
80ko hamarkadan, ospea irabazitakoan, 30 langileko estudioa sortu zuen, Andy Warholen The Factory estudio sonatuaren antzera sortu ere.
Beste batzuen artean, honakootan erakutsi du bere obra: New Yorkeko Sonabed Gallery; New Yorkeko Guggenheim; San Franciscoko Arte Garaikideko Museoa; Chicagoko Arte Garaikideko Museoa; Chicagoko Feature Gallery. Jeff Koons gaur egun gehien ordaindutako artisten artean dago.
Eskulturak
![]() |
|