Egileak
Tolosa Ibilbidea







Bilbo Ibilbidea











Gasteiz Ibilbidea






Donostia Ibilbidea





Gernika Ibilbidea



Tomas Hernandez Mendizabal
Tomas Hernandez Mendizabal margolaria, eskultorea, muralista eta batez ere diseinatzaile grafikoa da. Donostiarra da, Gros auzoan jaio zen, 1940an. 15 urterekin, Mercadal akademian egin zituen ikasketak. Gipuzkoako Arte Elkartean sartu zen eta Jose Camps eta Ascensio Martiarena pintoreekin ikasi zuen. Marrazkilari eta diseinugile jardun zuen Donostiako Gráficas Valverde-ren estudioetan.
Bere esanetan: “Urte hauetan guztietan asko marraztu eta margotu dut; eskultura txikia egin dut, baita eskultura handia ere behin edo behin, eta batez ere kartel asko egin dut Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxerako, Donostiako Zinemaldirako, Realarako… guztira 150 kartel egingo nituen”. http://www.gipuzkoakultura.net/tomashernandez/eusk/textos.htm (jasota)
Ehunka lan egin ditu, estilo askotakoak: klasikoak, abstraktuak, errealismo magikoz zipriztinduak... eta hainbat erakusketa egin ditu Euskal Herrian. Haren obrak jarri izan dira erakusgai Donostiako San Telmo Museoan, Donostiako Elizbarrutiko Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoan, Granadako Arte Garaikidearen Museoan eta Wiesbaden-go Museoan.
Eskulturak
![]() |
|