
Zezen Plazaren Mendeurrena




Eskulturak







Egileak







Ibilbideak





Tomas Hernandez Mendizabal
Zezen Plazaren Mendeurrena
|
![]() |
Egilea eskulturetan jai giroa islatzen saiatzen da, adibidez, Donostiako Trikitilariak. Zezen Plazaren Mendeurrena eskulturaren kasuan, Tolosako inauteriak eta zezenzaletasuna omentzeko eskultura egitea bururatu zitzaion. Burdinaz egina dago eta zezen baten figurari arlekin batena erantsi zion Hernandezek, Tolosako inauteriei erreferentzia egiteko. Giza figura horren txapelak Poca Tripa konpartsa beteranoak erabiltzen duena gogorarazten du.
Haren karteletan gertatzen den modura, eskulturan ere errealitatea itxuraldatu egiten du, Picassoren kubismoaren eragina suma daiteke, jaiaren zalaparta adierazten saiatzen da. Hernandezentzat artelanek indarra izan behar dute, eta gizartea kritikatzeko erabili. Askatasunaren Estatua eskulturak, esaterako, aizkora du eskuartean. Ironikoki dioenez, horixe da amerikarren askatasuna. Eta Utopatak izeneko eskulturan ere langileen gorabeherak azaltzen ditu, euren borrokak eta utopiak azpimarratuz.
Tomas Hernandez Mendizabal Biografia
Idatziak eta kritikak
Ez daude sarean.
Estekak
http://www.gipuzkoakultura.net/tomashernandez/eusk/textos.htm
Bibliografia
Alvarez, J.M. Pintura Vasca Contemporanea. CAP de Guipúzcoa.
Kortadi, E. (1985). Tomás Hernandez-Mendizabalen errealismo soziala. Pintura erakusketa Antonio María de Labayen Kultur Etxea. Tolosako Udala.
Kortadi, E. (1979). Gipuzkoako pintoreak, 1939-1979, CAM de San Sebastián.
Maraña, F. Castellano, R. Basterretxea, N. (1988). THM. Erakusketa antologikoa Donostiako San Telmo Museoan.