Jose Ramon Anda
Jose Ramon Anda nafarra da, Bakaiku herrian jaioa, 1949an. Ikasketak Madrileko San Fernando Eskolan egin zituen (1970-1974). Oteizak sortutako Euskal Eskolaren programa gehien berritu dutenen artean dago, eta artista interesgarrienetakoa da.
Bakarka 30 erakusketa baino gehiago egin ditu, Bartzelonan, Iruñean, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Palentzian, Madrilen, Valladoliden… eta kolektibo asko eta asko. Espainiako hogeita hamar museotan aurki daitezke haren lanak.
Andak gehienbat eskultura lantzen du: oso obra geometrikoki depuratuak, aire librean kokatuak izateko pentsatuak, aireari aurre egiten dioten lerro zuzen oso soilek osatuak, beren artean konbinatzean bolumen geometriko oparoak sortzen dituztenak. Haren lanetan, behin eta berriro agertzen da egilearen interes nagusia: ikuslea sar daitekeen espazioak sortzea, baina ez nolanahiko espazioak, baizik eta aldaketak eragiten dituztenak, biraketarako eta eskulturaren barne mugimenduetarako aukera ematen dutenak.
Andak egin dituen eskultura publiko gehienak Nafarroan eta Gipuzkoan daude, eta garrantzitsuenen artean daude Forma Begiradan honetan aurkezten ditugun biak: Zeharki (1982 ) Donostian eta Haizean (2002) Tolosan.
Eskulturak
![](images/thumbs/08_ge502.jpg) |
Izenburua |
Haizean |
Lekua |
Tolosa
Trinkete plaza, Tolosa, Gipuzkoa
|
Materiala |
Esferari heltzen dion egitura burdinazkoa da. Esfera aluminiozkoa da. |
Neurriak |
400x400x700 cm. Aluminiozko pieza: 150 cm. |
Inaugurazioa |
2002ko uztailaren 24an |
Sustatzailea |
CIT |
|
![](images/thumbs/38_ge176.jpg) |
Izenburua |
Zeharki |
Lekua |
Donostia
Ondarretako Lorategia |
Materiala |
Hormigoia |
Neurriak |
800x150x150 cm |
Inaugurazioa |
1976 |
Sustatzailea |
Donostiako Udala |
|