Egileak
Tolosa Ibilbidea







Bilbo Ibilbidea











Gasteiz Ibilbidea






Donostia Ibilbidea





Gernika Ibilbidea



Miquel Navarro
Margolari, eskultore eta eszenografoa da, Mislatan (Valentzia) jaioa, 1945ean. Eskultura garaikidearen ahotsik pertsonalenetakotzat joa. Valentziako San Carlos Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen. Lanbidean margolari hasi zen arren, 1972az geroztik eskulturari ia osoro emana da. Gorputzaren eta arkitekturaren arteko harremana aztertzera guztiz murgildua dago haren lana. Obrarik ezagunena, “hirien” instalazioak, hots, oinarrizko formak dituzten bolumenen bidez eraikitako multzoak.
Eszenografo gisa ere aipagarria da. Adibidez, Fernando Savaterren Vente a Sinapia eta Calderón de la Barcaren Los cabellos de Absalón antzezlanentzako eszenografiak prestatu ditu.
Eskultura publiko asko egina du Espainiako hiriburu askotan: Bilbon, Gasteizen, Valentzian, Bartzelonan, Madrilen, Zaragozan.
Sarien artean, nabarmenenak bi ditu: 1986an eskuratutako Arte Plastikoen sari nazionala, eta 1990ean bereganatutako Arteen CEOE saria.
Miquel Navarro San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide akademikoa ere bada. Haren lana museo eta bilduma anitzetan topa daiteke: Guggenheim, Reina Sofia, MEIAC, IVAM, MACBA, Pompidou (Paris), Arte Garaikidekoa (Venezuela).
Eskulturak
![]() |
|