Egileak
Tolosa Ibilbidea
Rikardo UgarteJorge Oteiza
Tomas Hernandez Mendizabal
Eduardo Chillida
Koldobika Jauregi
Nestor Basterretxea
Jose Ramon Anda
Bilbo Ibilbidea
Jose ZugastiVicente Larrea
Eduardo Chillida
Markus Lüpertz
Louise Bourgeois
Jeff Koons
Salvador Dalí
William Tucker
Casto Solano
Ulrich Rückriem
Angel Garraza
Gasteiz Ibilbidea
Juan José EguizábalAgustin Ibarrola
Eduardo Chillida
Casto Solano
Miquel Navarro
Jorge Oteiza
Donostia Ibilbidea
Jorge OteizaEduardo Chillida
Remigio Mendiburu
Nestor Basterretxea
Jose Ramon Anda
Gernika Ibilbidea
Agustin IbarrolaHenry Moore
Eduardo Chillida
Jose Zugasti
Madrileko San Fernando Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen, eta bertan lizentziatu. Ibilbide artistikoari ekin zioneko marrazkietan, Modigliani, Munch, Beckman, Giacometti zituen erreferentetzat. Marrazkietako asko erliebe bilakatu dira, hala nola Horma sailekoan hagaxka herdoilduekin egindakoak. Izan ere, Zugasti alanbrea lehengai nagusi gisa lantzen hasi eta eskultura figuratiboak egitera eman zen; adibidez, Figura egunsentian egin zuen.
Gerora, formak estilizatzera eta geometrizatzera pasa zen, eta estilo kontzeptualago bat jorratu zuen. Haren lanak Madrilen, Iruñean, Bilbon, Donostian, Kolonian eta Berlinen erakutsi dira, eta nazioarteko feria askotan parte hartu du: ARCO Madrilen, ART Londresen eta ART FORUM BERLIN 1999, 2001ean, ART COLOGNE 2005ean.
Era berean, haren lana aurki daiteke bilduma publiko zein pribatuetan, haien artean Bartzelona eta Valentziako La Caixan, Eusko Jaurlaritzan, Gipuzkoako Diputazioan, Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipalean.
Bereganatu dituen sarien artean nabarmenak dira Valentziako Bancaixa, edo BILBAO RIA 2000, azken hori baita Abandoibarrako ibilbide honetan aurkezten dugun eskultura monumentala. Lemoa, Agurain eta Mallorcako kaleetan ere jarri ditu eskultura publikoak.
Eskulturak
|