FORMA BEGIRADAN

Eduardo Chillida

Foruen Omenaldia

 
Izenburua Foruen Omenaldia 
Egilea Eduardo Chillida 
Lekua Foruen enparantza 
Materiala Reko altzairua 
Neurriak 200x100x100 cm 
Inaugurazioa 1981ean 
Sustatzailea Arabako Foru Aldundia 
Foruen Omenaldia

 

Chillida espazioaren eskultorea da, espazioa da erabiltzen duen materiala artelanak egiteko garaian. Materia ireki egiten du, “tarte” bat irekitzen du. Irekiduraren ondorioz, alde bietan dauden elementuak etenda sortzen du espazioa.
Luis Peña Ganchegui arkitektoarekin batera hiriburuaren muinean egindako proiektua da Foruen omenaldia. Berez, multzoa labirintozko hobi bat da, barnean eskultura txiki bat daukana. Chillidaren obra osoan behin eta berriro agertutako espazioarekiko kontzeptua islatzen du multzoak. Oraingo honetan lurra ireki eta, batutako artxipelagoen gisara, espazio batzuk sorrarazten du; positibo-negatibo jokoa desberdin sumatzen da murru handiek mugatutako barrualde hustura jaistean.
Labirintoaren barnean dagoen eskultura paralelepipedo zuzen batez egina da, Chillidak egin zituen hilarri-sailaren ezaugarriak dituena: materiari irekitzen dion “tarteari” esker, airea sartu egiten da, eta zeharkatu.

 




Eduardo Chillida Biografia


Idatziak eta kritikak

Elkarrizketa. Velez de Mendizabal J.M. (1999). “Eduardo Chillida, eskulturgilea”, in Euskonews&Media, 49 zb.
http://www.euskonews.com/0049zbk/elkar4901eu.html
Amón, S. (1974): Conversación con Chillida (mahai-ingurua “Cuadernos para el dialogo” delakoan)
http://www.santiagoamon.net/contenido.htm
Vivas, I. (2008): “La escultura en el paisaje: lugares emblemáticos del País Vasco”, in Eusko news&Media, 434. zb.
http://www.euskonews.com/0434zbk/gaia43403es.html


Estekak

Chillida-Leku museoa.
http://www.museochillidaleku.com/


Bibliografia

Chillida, E. (2003): Elogio del horizonte: conversaciones con Eduardo Chillida. Bartzelona. Destino.
Kortadi, E, (2003): Una Mirada sobre Eduardo Chillida: vida y obra de un artista universal. Madril. Síntesis.