
Gure aitaren etxea




Eskulturak



Egileak



Ibilbideak





Eduardo Chillida
Gure aitaren etxea
|
![]() |
Gure aitaren etxea murrua zulatzean inspiratutako sail bateko alea da, Tolosako ibilbidean ikus dezakezuen Lizardiren leihoa kide nabarmena den sail berekoa, beraz. Materia zulatzean sortutako hutsunea eskulturaren alde biak komunikatzen dituen hutsune laua du ezaugarri sail hark.
Gure aitaren etxea, bada, betoizko harresi bat da, barrenean eskultura txiki bat daukana. Harresia egiteko enkofratua (arkitekturan erabilitako teknika) erabili zen, gero barruan betoia isurtzeko. Prozesu horrek ahalbidetzen du materialaren nolakotasunak preziatzea, azaleran agertzen diren ikusteko eta ukitzeko ñabardurei esker.
Junta Etxetik gertu instalatu zen, 1988an. Harresian egindako zulatzeak Euskal Herriko bi toki enblematikotara begira daude: Gernikako arbolara eta Santimamiñeko kobara.
Izenburua Arestiren Aitaren etxea metafora da, irudi bihurtua.
Eduardo Chillida Biografia
Idatziak eta kritikak
Elkarrizketa. Velez de Mendizabal J.M. (1999). “Eduardo Chillida, eskulturgilea”. Euskonews&Media, 49 zbk.
http://www.euskonews.com/0049zbk/elkar4901eu.html
Amón, S. (1974). Conversación con Chillida (Mesa redonda en “Cuadernos para el dialogo”
http://www.santiagoamon.net/contenido.htm
Arestiren poema. Nire aitaren etxea…
http://eu.wikipedia.org/wiki/Gabriel_Aresti
Estekak
Chillida-Leku museoa.
http://www.museochillidaleku.com/
Bibliografia
Eduardo Chillida (2003). “Elogio del horizonte: conversaciones con Eduardo Chillida”. Destino. Barcelona.
Kortadi, E, (2003). “Una Mirada sobre Eduardo Chillida: vida y obra de un artista universal”. Sintesis. Madrid.