Figura handia aterpean
Henry Moore BiografiaBibliografia
Idatziak eta kritikak
Estekak
Eskulturak
1·Gure aitaren etxea2·Figura handia aterpean
3·Baso animatua
Egileak
1-Eduardo Chillida2-Henry Moore
3-Agustin Ibarrola
Ibilbideak
TolosaBilbo
Gasteiz
Donostia
Gernika
Henry Moore
Figura handia aterpean
|
Gerra, eta pairatu dutenekiko elkartasuna, artista asko eta askoren lanen muinean egon da; adibidez, Picassoren Guernica da artearen historiako artelanik inportanteenetakoa. Bertan, hiriak jasan zuen bonbardaketaren ikara azaltzen da. Baina gaia gehien landu dutenen artean nabarmen da H. Moore britainiarra, haren marrazki eta eskultura frankok gaitzat baitituzte alemanen hegazkinek Londres bonbardatzen zuteneko lurpeko babeslekuetan gordetzen ziren pertsonak eta egoerak. Benetan zirraragarriak, ez esateagatik ikaragarriak, Londresko metroko tuneletan babestera sartzen ziren edo bizitokia galdua zutelako hantxe bertakotuak ziren jendeei egin zizkien marrazkiak.
Figura “etzanetatik”, mantek eta izarek gizakiak biltzean osatzen zituzten gorputz-bolumenetatik eratorritako marrazki haiek inspiratu zuten artistaren geroko produkzio eskultorikoa. Izan ere, eskultura gehienetan giza figura forma biribilduzkoa izaten da, eserita edo etzanda. Espazioa figurekin harremanetan jartzea da H. Mooreren ezaugarri nagusienetako bat: materian sakontzen du, giza figuraren xehetasunei erreparatu gabe, hutsuneak sortzen ditu hezurrezko egiturara iritsi arte. Garrantzi bera ematen dio materiari eta bolumenen eta espazioaren arteko harremanari, eta bolumen konkabo eta konbexuak maisuki erkatzen ditu. Ezaugarri haiexek primeran islatu ditu Kaskoak izeneko sailean, haien artea hauxe: Figura handia aterpean. Erdiko figura biltzen eta babesten duten hutsune eta bolumenen arteko harreman formalak Bigarren Mundu Gerran Londresko tuneletan beldurrez zeuden pertsona haien presentzia gogora ekartzen du.
Henry Moore Biografia
Idatziak eta kritikak
Martínez, A. (1986). Henry Moore y la escultura monumental del siglo XX. En Cuenta y razon. Nº25 pp177-186.
http://www.cuentayrazon.org/revista/pdf/025/Num025_015.pdf
Salvador, J.M. (1983). Henry Moore: Guia de estudios 59. En Museo de Arte Contemporaneo de Caracas.
http://eprints.ucm.es/8362/1/MooreGuiaDida.pdf
Hiru.com. Etengabeko Ikaskuntza. Henry Moore.
http://www.hiru.com/es/artea/artea_03620.html
Estekak
The Henry Moore Foundation
www.henry-moore-fdn.co.uk
Bibliografia
Hedgecoe, J. (2005). Henry Moore. Una visión monumental. Taschen Benedikt.
Mitchinson, D; Siallahass, I (1991). Henry Moore. Poligrafa. Barcelona.